ERDIZKA LAUETAN modu errezean honelaxe definitu ahal dugu: MUSIKA FOLK ZUZUNEAN DANTZA ERRAZAK IKASI ETA DANTZATZEKO.

ERDIZKA LAUETAN eskaintzen duen espektakulua DANTZA-PLAZA izena du.

Gure DANTZA-PLAZAn musika zuzenean jotzen dugu dantza bakoitza pausoz-pauso azaltzeko. Azalpenekin hasi eta dantzatuz bukatzen dugu.

Musika zuzenean 4 musikariekin eta azalpenak dantza-maisuaren esku.

ERDIZKA LAUETAN taldearekin dantzatu ahal izateko ez da inolako trebezia berezirik behar. Gurekin dantzatzeko gogoa eta parte hartzera animatzea besterik ez da behar.

Errepertorioa aberatsa da. Apur bat denetarik daukagu. Batez ere, Euskal Herriko herrialde desberdinetako dantzak, Joku-dantzak, Dantza-jauziak, Polkak, Korru-dantzak, Esku-dantzak...

Ekitaldietan errepertorioa apur bat aldatu egiten dugu. Ez dugu beti berdin egiten. DANTZA-PLAZA bakoitzean inprobisatzen saiatzen gara. Piezak eta espektakulua gauzatzeko era moldatu ohi ditugu hainbat gauza kontuan hartuz. Hala nola, gendearen perfila, piezen zailtasuna eta pausoak asimilatzeko gendearen gaitasuna, pertsonen adina, gende kopurua...

Laburbilduz, gure helburua DANTZEKIN DISFRUTARAZTEA da.








No hay publicaciones.
No hay publicaciones.